Go To Top

Dortoken Mendean Lyrics

Ahalkeran gehiegitan hitz egiten duen
Herrikoa nauzue eta min ematen du
Aspertuta nago eta bai, lanjerosa naiz
Zerbait alda dezakedala sinesteko lain

Pantailaren esanei men egiten diet
Zuen pare jartzearren momentu batez
Harrituta nago eta bai, susmagarria naiz
Horren argi neukanik inork ez zidan esan

Nire alde sei soka besterik ez:
Galdetzeko haina kemen
Gure kontra dena irensten duen inertzia geza

Zein urte luzeak dortoken mendean...

Irudimen tona baten beharra daukat
Edozeri iraultza deitzen jarraitzekotan
Larrituta nago eta bai, salbuespena naiz
Zerbait alda dezakedala sinesteko lain

Nire alde sei soka besterik ez:
Galdetzeko haina kemen
Gure kontra dena iresten duen inertzia geza

Zein urte luzeak dortoken mendean...

Zenbat literatura azaltzeko
Beharbada erlojuek baino
Mila bider gehiago balio dezakeela
Badoan denborak

Dortoken Mendean Lyrics performed by Berri Txarrak are property and copyright of the authors, artists and labels. You should note that Dortoken Mendean Lyrics performed by Berri Txarrak is only provided for educational purposes only and if you like the song you should buy the CD


What is the meaning of Dortoken Mendean lyrics?