Go To Top

Biziraun Lyrics

Ezagutzen ez dudan herri batean
Bapatean, ixilean bezala agertu naiz
Kafetegi barrura sartu, lekua hartu
Eta nire ingurura begiratzen jarri naiz
Bikote bat muxuka mundua desafiatzen
Bizitza xurgatzen
Muxuz-muxu maitasuna puzten
Ez dute besteentzako lekurik apenas uzten
Telebistari begira jarri naiz, naiz, naiz...

Nahiz eta albisteek, berri guztiek,
Berri gehienek
Hortzak erakusten dioten zorionari,
Zorion apurrari
Sanzek ezetz, ezetz euskarari
Hiru palestinar zulora, real madrilek gola
Arma tiro pum, atxilotu lotuak edonun
Eta galdetzen dut zer ote den hau
Bizi ala iraun, bizi ala iraun,
Biziraun zu barik

Noizean behin barregin
Bakoitzak bere ikarak
Gordetzen ditu berekin
Halakoak gara
Ezinegona, zulo sakona
Sentitzen dudana ez da batere ona
Batzutan, askotan, gehiegitan, oso maiz
Gaizki nabilela ohartzen naiz
Kamarero: kafe bat, hutsa ta doblea
Gaur ez dut ametsik egin nahi, nahi, nahi...

Nahikoa da, ez dut ilunegi azaldu gura
Altxa aingura eta bakarrik atera nahiko
Nuke kanpoko mundura
Baina kosta egiten zait,
Kosta egiten zait, bai
Ta ez naiz ari,
Ez naiz ari damu eta erruei buruz
Hainbat zauri irekirik ditut
Horixe da dena, barkatu

Behin idatzi zenuen elaberri hura
Nire poemengatik trukatu nahi nuke
Jakiteko behingoz ni sufritzen
Ari nintzen bitartean
Zu zertan ari zinen
Zertan ari ote zinen

Dirudizun bezain zoriontsu
Izan zaitezen opa dizut

Biziraun Lyrics performed by Berri Txarrak are property and copyright of the authors, artists and labels. You should note that Biziraun Lyrics performed by Berri Txarrak is only provided for educational purposes only and if you like the song you should buy the CD


What is the meaning of Biziraun lyrics?